Itxaropenako taberna kudeatzeko proposamenik ez

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 15a, 11:45

Itxaropena elkarteko taberna.

Aste honetan bukatuko da Itxaropenako taberna kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea, barikuan, hain justu. Udaletik esandakoaren arabera, hainbatek interesa azaldu arren, oraingoz, inork ez du proposamen zehatzik aurkeztu. Bi urterako kontratua eskaintzen du Udalak, lau urtera luzatzeko aukerarekin.

Itxaropena Nagusien Elkarteko taberna kudeatzeko Udalak egin duen bigarren deialdia da honako hau. Lehenengoan ez zen inor aurkeztu eta hori dela-eta, malgutu egin zituzten taberna kudeatzeko eskatzen ziren baldintzak.

500 euroko laguntza zuzena

Baldintza berrien artean, bi dira nabarmenenak. Batetik, sei hilabetez, 500 euroko dirulaguntza zuzena emango zaio kudeatzaileari, hiru hiletik behin laguntza hori berritzeko aukerarekin, baldin eta pandemiarengatik ezarritako murrizketek bere horretan segitzen badute.  

Bestetik, urtebetez ez zaio tabernaren errenta kobratuko -100 euro-. Halaber, gogoan izan beharra dago taberna horren gastu nagusiak -argindarra, ura, gasa eta garbiketa- Udalak hartzen dituela bere gain.

Azaldu beharrekoak

Osterantzean, taberna kudeatzeko eskaintzetan honako puntu hauek azaldu behar dira: Eskaintza ekonomikoa.

  • Lan-esperientzia.
  • Ordutegia luzatzea.
  • Zerbitzuaren proiektu tekniko deskribatzailea.

Jakin beharrekoak

Honako hauek dira, berriz, plegu teknikoak eta plegu administratiboak.

Eskaintzak udaletxean aurkeztu behar dira, barikurako, beranduen jota. Edozein zalantza izanez gero: 943 75 30 43.