Bake epailea eta ordezkoa aukeratzeko deialdia

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 15a, 10:50

Udaletxearen ondoan dago Bake Epaitegia.

Bake epailea eta haren ordezkoa aukeratzeko prozesua abiarazi du Soraluzeko Udalak. Jardun hori betetzeko interesa dutenek, gaurtik hasita, 15 lanegunetako epea dute hautagaitzak aurkezteko. Aurkeztutako hautagaitzen artean, osoko bilkurak erabakiko ditu titularrak.

 

Hautagaitzak aurkezteko epea bukatuta proposamenik ez balego, osoko bilkurak modu askean aukeratuko ditu Bake Epailea eta ordezkoa.

Berez, lau urterako kargua da eta Bake Epaile izateko ez dute titulazio berezirik eskatzen. Hori bai, ezin da alderdi politikoren  edo sindikaturen bateko kide den edo haiendako lan egiten duen inor aurkeztu.

Betebeharrei dagokienez, berriz, besteak beste, adinez nagusia izan beharra dago, hautagaiek herrian bertan bizi behar dute eta ezin da maltzurkeriazko delituagatik auzipetu edo errudun izan eta ezta ere arrazoi berberengatik kondenatuta izan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.