Etxe ingurua hesituta

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 12a, 18:54

Santa Ana 2 hesituta.

Gaur arratsaldean, Santa Ana 2ko etxearen aurreko aldea hesitu egin dute. Pareta pusketa bat jausi dela ikusita, herritarren segurtasuna bermatzeko hesitu dute ingurua. Etxe hori 2019az geroztik dago huts-hutsik, hondamendi-egoeran baitago. 

2019an lekualdatu zuten etxearen behe-barruan zegoen Belarrak saltokia bertatik, etxearen egoera larriarengatik. Harrezkero dago huts-hutsik. Urte berean abiarazi zuen Udalak etxe hori hondamen egoeran deklaratzeko espedientea.  

Lehenago, 2011-2015eko legealdian, Udalak jabeari erosi zizkion teilatupeko solairua eta haren