Ia berdin

Erredakzioa 2021ko mar. 12a, 13:40

Osakidetzak gaur argitaratu dituen datuen arabera, azken zazpi egunotan, bi soraluzetarrek eman dute positibo SARS-CoV-2 koronabirusean. Bestalde, nabarmen egin du behera herriko intzidentzia-tasa metatuak. Eskualdean, berriz, deigarriena da Mutriku pasa dela azken 14 egunotan 0 positibo izatetik 7 positibo izatera.

Debabarreneko gainerako herriei dagokienez, ia bere horretan mantendu dira SARS CoV-2 koronabirusean positibo eman dutenen datuak.

Hori bai, Soraluzen eta Elgoibarren izan ezik, gainerako herrietan gora egin du intzidentzia metatuak.

Hona hemen martxoaren 5etik 11ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar 39     313,02
  • Elgoibar 9   129,38
  • Mendaro  2   236,41
  • Deba  5     238,40
  • Mutriku   7   131,73
  • Soraluze  2    125,82
  • Debabarrena 64

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.