Itoginak eta teilatu-hodiak konpontzen ari dira

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 11a, 12:18

Teilatu-hodia konpontzen gaur goizean, eguena.

Atzo ezkero, udal jabetzakoak diren eraikinetako teilatu-hodiak garbitzen ari dira. Gaur goizean, zehazki, udaletxearen teilatuko hodiak garbitzen bukatuko dute eta horren ondoren, frontoian, estalitako frontoiko itoginak konponduko dituzte, besteak beste.

Atzo, eguaztena, Pascual Churrucako teilatu-hodiak garbitu zituzten, bertan itogina sortzen baita. Arratsaldean, berriz, udaletxeko teilatuko hodiak garbitzen hasi ziren eta gaur goizean bukatuko dute lan hori, udaletxeko teilatutik ere sortzen baita itogina.

Frontoiko estalpea

Hori bukatu ondoren, estalitako frontoiko itoginak konponduko dituztela jakinarazi du Iker Aldazabal alkateak. Kasu horretan, konponketa lanak egiteaz batera, usoak uxatzeko produktua botako dute estalkian. Udaletik esplikatutakoaren arabera, usoak ibiltzen dira estalki hartan eta kalteak eragiten dituzte.