14 bat emakumez osatutako taldea ari da ahalduntze prozesuan parte hartzen, Zabaltzen Sartu Kooperatibaren gidaritzapean. Egiten dituzten jardueren artean, josten ikasten ari dira, Maryam Mousaif jostuna irakasle dutela. Eurek landutako produktu horiek saltzeko baimena eman die Udalak.
Tamaina eta kolore guztietakoak
Hala, eguenero ipiniko dute saltokia kalean. Gaur izan dute lehen aldia. Plaza Berrian jarri dute maskarez betetako mahaia. Izan ere, hilabete honetan maskarak salduko dituzte. Tamaina eta kolore guztietakoak dituzte. Astelehenean ere saldu zituzten, ugari gainera, Martxoaren 8a izanda, more kolorekoak.
Ahalduntze prozesuan parte hartzen ari diren emakume askorendako eurek egindako zerbaitengatik dirua eskuratzen duten lehen aldia da.