Mankomunitateak 62 ibilgailu ditu -hondakinak biltzeko kamioiak, bide garbiketakoak…- Urtero, 950.362 kilometro egiten dituzte eskualdeko kaleetatik eta errepideetatik. Ibilgailu horiek isurtzen dituzten gas kutsagarriak neurtu egin dituzte eta ikusi dute urtero 1.000 tona gas isurtzen duela.
Helarazitako xehetasunen arabera, gas gehien isurtzen duten ibilgailuak 14 tonatik gorako kamioiak dira; urtean, 443 tona CO2 isurtzen dituzte. Ondoren, 7,5 eta 14 tona arteko kamioi ertainak daude; urtean, 204 tona CO2 isurtzen dituzte gero furgoneta handiak daude, urtero, 113 tona CO2 isurtzen dituzte. Nitrogeno oxidoen isurketei dagokienez (NOx), kamioi handiek isurtzen dute gehien, 2,49 tona. Flotako ibilgailuek karbono monoxidoa (CO), partikulak (PM10) edo nitrogeno dioxidoa (NO2) ere isurtzen dituzte, baina kantitate txikiagoetan.
Ibilgailuak aldatu nahi
Egoera horri buelta emateko ekintza plana iragarri du mankomunitateak. Nahi du 2030erako %40 gutxitzea gas horiek eta horretarako, besteak beste, energia iturri alternatiboak erabili nahi ditu, parke mugikorreko ibilgailuak aldatzen joateko.
Hala, ekintza-plan horren baitan, 11 jarduera zehaztu ditu:
- 1. Zaborrontzien monitarizazioa bidaien optimizaziorako
- 2. Ibilgailuen digitalizazioa ibilbideak definitu eta datu bilketarako
- 3. Ziurtagiri energetiko ona duten ibilgailuak erabiltzea
- 4. Eguzki instalazio fotovoltaikoa ezartzea Eibarko plantan
- 5. Plantako kontratu elektrikoa ZEB-era (Zero Energy Building) pasatzea
- 6. Karga-puntuekin bateragarritasuna lortzea
- 7. Plantan ibilgailu elektrikoak energiaz hornitzeko karga-puntuak jartzea
- 8. Erregai alternatiboen eskuragarritasunaren jarraipena
- 9. Ibilgailu berriak erosteko pleguen egokitzapena
- 10. Langileen formakuntza sustatzea
- 11. Jarraipena egiteko metodologia zehaztea