Leku izenak: Iturburu, Iturburu pasealekua eta Kalebarren

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 14a, 09:05

Kalebarrengo etxe batzuk, ibaitik ikusita.

Iturburu kalea ezaguna bada ere, berez, ez da hori kalearen izen ofiziala. Bertako etxe guztiak Baltegieta kalean agertzen dira. Iturburu pasealekuarena, berriz, harena bada izen ofiziala. Bestalde, Kalebarren da herriko kale zaharrenetakoa.

Zubi nagusitik hasita, eskumako zatiak Baltegieta izena hartu zuen, Arane iturriaren ingururaino. Handik aurrera, errepideak aldapa behera gogorra egiten zuela, Iturburu. Iturria, noski, Arane da. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Iturburu pasealekua

Iturburu pasealekua, berriz, zatika egin da. Arane kiroldegiaren zatia izan zen lehena eta Malmero zentrala zegoen lekuan eraikitako etxeen aurreko aldearen zatia izan zen bigarrena. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Kalebarren

Kalebarren Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu baino lehenagokoa da. Garai hartan Soraluzeko herri-kaskoa gaurkoa baino txikiagoa zen, eta Kalebarren laburragoa, Zabaleta errekaraino heltzen zen. Gaur egun erreka hori estalita dago. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.