Geroak kaltetutako soraluzetarrak elkartzeko deia egin dute

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 10a, 17:19

Geroako kaltetuek Elgoibarren egin zuten mobilizioan. Argazkia: Barren.

Geroak Kaltetuko Plataformako kide diren hainbat soraluzetarrek dei egin diete gatazkan parte izan daitezkeen gainerako herrikideei plataformarekin bat egin dezaten. Bihar, eguena elkartuko dira; 18:30ean da hitzordua, zubian. “Etorri geurea denaren alde borrokatzera!”, esan dute. 

Geroak Kaltetutako Plataformak 1.700 kide baino gehiago ditu. Geroa Pentsioak BGAE-rekin dabiltza gatazkan, pentsio planean pilatuta duten dirua berreskuratzeko moduarekin ez baitaude konforme. 

Debabarrenean ere badira plataformako kideak. Baita Soraluzen ere. Orain, bizi duten gatazka plazaratu nahi dute eta taldekide gehiago batu ere bai. Horretarako egin dute biharko hitzordua, 18:30ean zubian. 

Elgoibarren ere bai

Geroak Kaltetutako Plataformako beste hainbat kide, adibidez, elgoibartarrak dira. Bertako Barren aldizkariko otsaileko alean sakon landu dute gaia. Batetik, Geroak Kaltetutako Plataformako sustatzaile Jose Mari Lazkano elkarrizketatu dute. Bestetik, Geroako gerente Virginia Oregi elkarrizketatu dute. 

Erreportajea irakurtzeko KLIKATU HEMEN (1192. alea).