Apur bat gora

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 9a, 16:58

Zubia gaur, martxoak 9.

Azken zazpi egunotako datuen arabera, SARS CoV-2 koronabirusaz kutsatutako bi soraluzetar atzeman dituzte. Aurreko asteko datuekin alderatuta, beraz, jaitsi egin da kutsatu kopurua. Hala ere, intzidentzia-tasak lehengo berbera izaten segitzen du. Eskualdean, berriz, gora egin du positibo kopuruak.

Martxoaren 2tik martxoaren 8ra bitarteko datuen arabera, herrian detektatutako positibo kopurua gutxitu arren, intzidentzia-tasa bere horretan mantendu da, zifra horretan, azken 15 egunotako datuak hartzen baitira aintzat. 

Debabarreneko gainerako udalerriei dagokienez, berriz, gorako tendentzia hartu dute ia gehienek. Mutrikuk segitzen du kutsaturik izateke. 

Datuak

Hona hemen azken zazpi egunotako datuak, herriz herri:

Eibar  41    302,10
Elgoibar   10    129,98
Mendaro  3    189,13
Deba  9     220,06
Mutriku  0   0 
Soraluze  2    251,64
Debabarrena 65