Konpondu dute kiroldegi gaineko egurrezko pasarela, baita Gaztelekuaren alboko ateko sarbidea ere. Egurrezko xaflak gehi plaka metaliko bat erabili dituzte zeuden zuloak tapatzeko. Horren berri emateaz bat, inguruko narraskeria ere salatu du Soraluzeko Udalak. Baita Arrigain elkartearen albokoa ere.