Martxoak 8

Mugak hausteko deia

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 9a, 10:24

Atzo, Soraluzeko M8 Plataformak deitutako manifestazioarekin bat egin zutenek azpimarratu zuten orain artekoarekin apurtu beharra dagoela. “Bada garaia gure lurraldean inposatzen dizkiguten muga fisiko eta politikoak apurtzeko. Gure baitako mugak hautsi nahi ditugu, gorpuzten ditugunak eta sistemarenak”. Belaunaldi guztietako emakumeek egin zuten bat atzoko protestan.

Pandemiak baldintzatuta eta segurtasun neurriak errespetatuta izan arren ere, beste urte batez, olatu moreak herriko kaleak hartu zituen. Aurreikusita zegoen partaidetza txikitu egingo zela, hala ere, 200 bat herritarrek babestu zuten ekimena. 

Belaunaldi guztietako emakumeek bat egin zuten, gainera. Baita kultura desberdinetakoek ere, erakutsiz borroka feministak ez duela ez adinik eta ezta ere muga fisikorik eta politikorik.

Belaunaldi guztiak elkarrekin

Herriko kaleak manifestazioan zeharkatu ondoren, Plaza Berrian borobildu zuten ekimena. Bertan, lau belaunalditako emakumeek irakurri zuten Euskal Herriko Bilgune Feministaren komunikatua. Tartean, egoitzan, zaintza alorrean greban dihardutenen ordezkaritza ere izan zen.

Bukatzeko, Lorea de Castrok eta Ane Ugaldek Izaroren Libre kantua interpretatu zuten, txalo zaparrada jasoz. Eta Arianne Unamunok eta Arrate Gisasolak, eurek landutako bertsoak kantatu zituzten bertaratutakoek elkarrekin (behean irakurgai).

Komunikatua osorik: 

Bi urte igaro dira azken Greba Feministan planto egin eta bizitzak erdiguneratzeko beharra aldarrikatu genuenetik. Urtebete igaro da azkeneko martxoaren 8tik, antolatu eta borroka feministara batzeko deia egin genuenetik. Ordutik, Covid19ak eragindako izurritearen testuinguruak sistema honek dituen hainbat dimentsiotako krisiak azaleratu ditu.

Azaleratu dena ez baita osasun- krisia soilik. Lehertu zaiguna, beraz, zaintza-krisia da, eta oraingoan ere, emakumeak izan gara kolpatuenak. Izan ere, bizitza sostengatzeko lan erreproduktibo guztia esparru feminizatuetan gertatzen da eta horietan klase gatazka oldarkorra izaten ari da, bereziki egoera irregularrean dauden emakume* langileen eremuan, zaintza-kate globalak bazterrean eta ikusezin nahi baititu. 

Desde los Gobiernos se ha vuelto a priorizar el capital por encima de la salud. Estamos viendo militarizadas las fronteras y las calles, hemos sufrido abusos policiales e institucionales racistas, cientos de personas han sido despedidas o están en riesgo de despido, miles de mujeres han tenido que abandonar el mercado laboral para ocuparse de los cuidados, ha quedado de manifiesto la falta de capacidad de poder decidir aquí, en Euskal Herria; se han desalojado espacios ocupados, la violencia machista no ha cesado y la crisis ha afectado directamente a sectores feminizados, y en especial a las trabajadoras en situación irregular. 

Horregatik, aurten, inoiz baino gehiago, sistemari arrakalak sortzeko konpromisoa adierazteko asmoz antolatu dugu martxoaren 8a. Osasun prebentziorako neurriek zein mugikortasun mugek ohikoak ditugun mobilizazio- erak zailtzen dizkigute, baina kaleak salaketarako izateko modua bilatuko dugu. 

Lo decimos alto y claro: “Dena aldatu, sistema arrakalatu”. Esta crisis no empezó con la pandemia, y el Movimiento Feminista de Euskal Herria y el de Soraluze no nos callaremos ni tampoco pararemos. Para resquebrajar el sistema capitalista, heteropatriarcal, racista, y colonial debemos organizarnos en el feminismo y seguir luchando colectivamente. Precisamente para colectivizar las responsabilidades de sostener las vidas y cambiar radicalmente las relaciones de poder. 

Egunetik egunera gaurkotzen eta indartzen goaz mugimendu feminista. Gure arteko arrazakeria bistaratuz eta landuz, herri eta auzoetan aliantza sareak ehunduz, borrokarako espazioak zabalduz, mundu-mailako ekintzetan parte hartuz... Baina bada garaia injustiziaz, esplotazioz eta zapalkuntzez eraikita dagoen sistema honetan ditugun pribilegioen berrikuspen bat egiteko eta guztiontzako unibertsalak izango diren eskubideak aldarrikatzeko. Bada garaia gure lurraldean inposatzen dizkiguten muga fisiko eta politikoak apurtzeko. Gure baitako mugak hautsi nahi ditugu, gorpuzten ditugunak eta sistemarenak. Erraietatik hasi eta Euskal Herri burujabe, feminista eta antiarrazista batera bidean. 
Gora borroka feminista eta antiarrazista! Gora Soraluze Feminista! 

Koplak

LORATZEKO PLAZAN

Aspaldiko lurretan
Patriarkatuan
Bazan gizon txuri bat
Agintzen munduan
Kontatu nahi ditugu
Danak segituan
Zer esan Gontsan eta
Zer egin genduan

Zure trikimailuak
Bistan, agerian
Limurtu nahi gaituzu
Gezurren ferian
maite GAITUZU beti
modu berezian
zure ritmo tonora
lotzen garenian.

Bortxa txiki haunditan
Gorputzak lekuko
Kristalezko sabai ta
Forma ezkutuko
Zure eskaparatea
gris, triste, luxuzko
Ez gara GU HAIN ERREZ
Belaunikatuko.

Feminismoen bueltan
Jira eta bira
Pribilejioak sartuz
Kontrako eztarrira
Greba bat BE EIN gendun
Zaintzaren harira
Ertz denak boteretuz
bizitzak erdira

Sistema arrakalatuz
planto ta plantea
aliantzak ehunduz
konplizitatea
nik ZURI zuek guri
hartu ematea
Sistematizatzeko
Sororitatea

Zortziko txiki baten
neurri eta martxan
Martxoaren zortzia
urte bihurtu zan
deseraikiz, IKASIZ
askatasun dantzan
Sar bedi kalabazan
Loratzeko plazan