0 KM KOMERTZIOAK

Mimar, beti berritzen ari den ileapaindegia

Mari Mar Fernandez, Mimar ileapaindegian.

Mimar ileapaindegiak etengabe berritzen duena zerbitzu aukera zabala eskaintzen du. Ilea apaintzeko zerbitzuez gain, estetika tratamenduak ere eskaintzen ditu eta oparitarako produktuak ere bai.  

Marimar Fernandezek esperientzia zabala du estetika eta ileapainketa munduan, ez darmatza alferrik hogeita bost urte ofizioan. Duela bost urte zabaldu zuen Mimar ile-apaindegia eta urte hauetan etengabeko berrikuntzan dihardu: “Niri gustatzen zait etengabe berritzea, nire bezeroei ahalik eta aukera zabalena eskaintzeko”. 

Zerbitzu aukera zabala:

Ile apaintzeko zerbitzuez gain, Mimarrek estetika tratamenduak ere eskaintzen ditu, eta, azkenaldian, bisuteria produktuak eta emakumeendako jantziak ere eros litezke bertan. 

Laser depilazioa 
Hiru hilabetean behin eskaintzen da laser bidezko depilazioa, aurrez hitzordua hartuta. Aurrekontua ere eska daiteke, “konpromisorik gabe”.

Semipermanentea azazkaletan
Azazkalak ere margotzen dira, kalitatezko produktuekin. Bataz beste, margoak 15 egun irauten du. Horrekin batera, manikurak, pedikurak eta solariuma ere eskaintzen da. 

Ilea apaintzeko zerbitzuak
Ilea apaintzeko aukerak ere ugariak dira: keratina tratamendua, permanente naturala, balayage-ak, jaunartze eta ezkontzetarako apainketak, ilea hidratatzeko tratamenduak, peeling-a, ilea ez erortzeko tratamendua…

Prezio bereziak jubilatuentzako 
Eguaztenetan, jubilatuentzako prezio bereziak eskaintzen dira, %30a baino gehiagoko deskontuekin.

Oparitarako produktuak
Oparitzeko egokiak diren produktu sorta ere bada: kremak, koloniak, poltsak, belarritakoak, emakumeendako jantziak (jakak, alkandorak, kamisetak, prakak…)…

Aire garbia 
Bezeroa eroso eta seguru sentiarazteko ahaleginean, duela hilabete batzuk lokaleko airea garbitzen duen gailua ezarri da.

Tratu hurbila 

Marimarrendako garrantzitsua da bere bezeroei tratu hurbila eta konfiantzazkoa eskaintzea: “Nire bezeroak etxean bezala senti daitezen eta nahi dutena lasai eskatzea nahi dut. Ondoren, guk laguntzen diegu ahal dugun beste. Guzti hori kafetxo bat hartuz".