Leku-izenak: Gipuzkoa etorbidea, Giza Eskubideen plaza eta Goikokaleta

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 7a, 09:05
Gipuzkoa etorbidea 1976. urtean.

Gaur egungo Gipuzkoa etorbidea dagoen lekuan, antzina, errepidearen ondoan polborina zegoen, polbora gordetzeko eraikina. Giza Eskubideen plaza, berriz, Santa Ana komentuaren ortuaren orubean eraiki zuten. Bestalde, Goikokaleta  50 metro luze da. Ez dago herriko kale-izendegian. Gaurkoan, hiru kaleok sakonago ezagutzen lagunduko du Sorapediak.

Polborina dorre modukoa zen, laukia, 4x4 metrotakoa, eta solairu batekoa. Inguruan harresia zuen, dorretik metro t'erdira eta bi bat metroko alturakoa. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Giza Eskubideen Plaza

Frontoi arrosa moduan ezaguna den arren, Giza Eskubideen Plaza du izena. Santa Ana komentuaren ortuaren orubean eraiki zuten, institutua eraikitzeaz batera. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN

Goikokaleta

Bestalde, nahiz eta Kalebarrenego etxe batzuk Goikokaletatik izan atzeko sarrera, berez, kale horrek ez dauka etxebizitzarik esleituta; ez dago egon ere herriko kale-izendegian. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.