Ezezagunek animaliak akabatzeko pozoia laga dute Ezozibiden

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 5a, 10:02

Tripakiak gainean pozoia dutela. Argazkia: Udaltzaingoa.

Udaltzaingotik ohartarazi dute Ezozibide kalean, Mendiola industrialde hasierako ezpondan, tripakiak aurkitu dituztela, gainean pozoia botata zutela. Gainera, dena ondo bilduta laga du norbaitek, animaliak guztia jango duela ziurtatzeko. Inguruan txakur asko ibiltzen da paseoan. "Adi txakurrak", esan dute Udaltzaingotik.

Atzo, eguena, aurkitu zuten pozoiz estalitako tripaki pusketa. Inguruko bizilagunen batek Udaltzaingoari esandakoaren arabera, lehenago ikusi izan du inguruan pozoia, baina ez oraingo honetan moduan, tripakiak sokaz lotuta, gainera pozoia botata dutela -gorri koloreko hori-.

Mendiola industrialdeko mendialdeko ezpondan zeuden tripakiak. Inguruan txakur asko ibiltzen dira paseoan. Horren jakitun egin du aurkitutakoaren gaineko ohartarazpena Udaltzaingoak, txakur-jabeak kontuz ibil daitezen.