Hitzaldia 1/2

Asier Arregi: “5Gak eta uhin berriek zerikusia izan dezakete Covid19 gaixotasunaren sorreran. Ikerketa eskatzen dugu”

Egoitz Unamuno 2021ko mar. 4a, 08:00
Asier Arregi uhin elektromagnetikoak neurtzeko tresna eskutan.

Joan zen eguenean, 5G teknologiak eta orohar eremu eletromagnetikoak pertsonaren osasunean izan dezakeen eraginaz hitz egin zuten Asier Arregi nekazal ingeniariak eta Isabel Moreno 5G-aren inplantazioa atzeratzeko eskatzen duen koordinadorako kideak. Antzokira hogeiren bat herritar batu ziren. 

Asier Arregi nekazal ingeniari eta geobiologo eibartarrak uhin elektromagnetikoen eta Covid19aren arteko lotura "zentsuratutako gai bat” dela salatuz ekin zion bere hitzaldiari: “Yotubek, esaterako, gai honen berri ematen duten milaka bideo zentsuratu ditu”. 

Uhinen eragina osasunean

Arregiren esanetan “zientziaren izenean uhin elektromagnetiko ez ionizatzaileek gizakiaren osasunean eraginik ez dutela esatea gezurra esatea da" eta gai hori arautzen duen legedia “gezur horretan oinarrituta” dago. Horren harira, aipatu zuen milaka artikulu zientifiko direla frogatu dutenak uhinek gizakietan "efektu biologikoak" dituztela, eta, besteak beste, nerbio sisteman ere eragiten dutela. Eragin hori antzemateko norberak norbere mugikorrarekin froga bat egitea proposatu zuen: “hartu mugikorra, piztu wiffia, bluetoffa eta gainerako funtzioak eta pasatu eskua gainetik. ‘Pikatu’ egiten du eta ‘pikatu’ hori da adibidea ikusteko eragina duela, ez efektu termikoa bakarrik". Are gehiago, salatu zuen teknologia berri hauen bitartez “gizakia kontrolatzeko sistema asko garatu" direla eta horren adibidetzat aurkeztu zuen Microsoft enpresak erregistratutako WO2020 060606 patentea.

5G eta Covid19-aren arteko lotura

Arregik defendatzen duen teoriaren arabera, "5G-ak dakarren eremu elektromagnetikoak alteratu egiten du gizakiaren eremu elektromagnetiko naturala eta ondorioz ahuldu egiten ditu gizakiaren defentsak". Arregik aipatu zuen badirela hainbat azterketa 5Garen hedapena eta Covid19aren arteko korrelazio hori erakutsi dutenak, tartean, Bartomeu Payeras biologoarena: “Payerasek 5G teknologia ezarri duten munduko herrialdeen mapa eta Covid19-aren zabalpenaren mapa alderatu ditu eta erakutsi du bien artean lotura zuzena dagoela. Esaterako, San Marinon Covid-19 kasu tasa oso altuekin eta 5G garapen handienarekin, edo Segovian, 5Garen zalbaltze pilotoa egin den hirian, Covid-19 tasa izugarriekin". Bestalde, Arregiren ustez "Covid-19 grabearen sintomak ez dira birus batekin ondo arrazoitzen, bai ordea, larregizko erradiazio batekin (biriketako tronboak, dastamen eta usainmen galtzeak, zitokinen ekaitzak, eta abar)". Horregatik uste du, "5Gak eta uhin berrien eraginek zerikusia izan dezakete Covid-19 gaixotasunaren sorreran" eta "iker dadila" eskatzen du.

Hitzaldian zehar, Arregik uhin elektromagnetikoen gaineko azalpenak eman zituen, zenbait uhinek gizakiarengan duten efektu biologiko kaltegarriak aipatuz. Horrekin batera, historian zehar izan diren pandemiak eta hauek ezarpen teknologikoekin izan duten “korrelazioa” ere aipatu zituen.

Gomendioak

Amaitzeko, uhinen eragina gutxitzeko gomendioak eman zituen, azpimarratuz, tarteka, eta batez ere gauez, tresna elektromagnetikoak (mugikorra, routerra…) itzaltzea garrantzitsua dela .