Langabezia, behera

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 2a, 11:06

Jaitsi egin da herrian atzemandako langabe kopurua. Gaur argitaratutako datuen arabera, urtarrilarekiko 13 langabe gutxiago kontabilizatu dituzte. Horrek eraginda, tasa jaitsi egin da %14,46etik %13,77ra. Soraluzek segitzen du izaten eskualdeko tasarik altuena.

Ia-ia abenduko maila berean kokatu da atzera ere langabezia-tasa, urtarrilean gora egin ondoren. Joera bera izan da Debabarreneko gainerako herrietan, guztietan egin baitu behera langabe kopuruak.

Hona hemen datuak, herriz herri:

  • Eibar     1.681              %13,19
  • Elgoibar   525               %9,49
  • Mendaro    78               %7,89
  • Deba        193              %7,24
  • Mutriku     234             %8,79
  • Soraluze   258             %13,77
  • Debabarrena  2.969    %11,22  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.