Eremu gorritik kanpo

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 1a, 19:32

Udaltzaina Estaziñoan.

Azken zazpi egunotako datuen arabera, Debabarreneko herri guztiak daude eremu gorritik kanpo. Soraluzeri dagokionez, 8 positibo atzeman dituzte zazpi egunotan. Horren ondorioz, bikoiztu egin da intzidentzia-metatuaren tasa. Hala ere, hori kolorean segitzen du. Bestalde, udaltzainak gaur hasi dira txertoa hartzen.

Nabarmen segitzen dute jaisten SARS CoV-2 koronabirusaz kutsatutako herritarrei buruz argitaratzen dituzten datuak. Azken zazpi egunotakoen arabera, adibidez, Mutrikun 0 positiborekin segitzen dute eta Deba ere berde kolorean dago. 

Bikoiztu

Gainerakoan, gaur gaurkoz, ez dago eskualdeko herririk eremu gorrian. Hori bai, Soraluzen 8 positibo atzeman dituzte azken zazpi egunotan eta horren ondorioz, intzidentzia-metatuaren tasa bikoiztu egin da joan den astekoarekin alderatuta. 

Honako hauek dira otsailaren 22tik otsailaren 28ra bitarteko datuak:

  • Eibar     38       272,99
  • Elgoibar  8        225,30
  • Mendaro  1      330,97
  • Deba  2              36,68
  • Mutriku   0        0
  • Soraluze  8      251,64
  • Debabarrena   57

Bestalde, Soraluzeko udaltzainak gaur hasi dira txertoa hartzen, Eibarko ospitalean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.