Datozen asteotan, Plaentxi Herri Eskolako LH5. eta LH 6. mailako ikasleek teknologia berrien erabilera seguruaren eta arduratsuaren inguruan formazioa jasoko dute. Pantallas Amigas enpresako adituen eskutik, batetik, landuko dute Zibersegurtasuna bideo-jokoetan eta bestetik, landuko dute mugikorraren neurrigabeko erabileraren prebentzioa eta kontrola.
Gurasoentzat, antzokian
Gurasoek ere izango dute aukera bi gaietan formazioa eskuratzeko. Kasu honetan, martxoaren 2an eta 3an landuko dute Zibersegurtasuna bideo-jokoetan, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.
Gaiak
Honako edukiak landuko dituzte:
- Lege kontzeptuak,
- Amarruak eta lapurretak,
- Mikro-ordainketak,
- Babes eta autobasbes neurriak,
- Joko arduratsua
- Erabilera osasuntsurako aholkuak eta baliabideak.
Mugikorrak
Martxoaren 16an eta 17an, berriz, mugikorren erabileraren gaineko hitzaldia izango da. Kasu horretan ere, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren, horiek ere Herri Antzokian.
Honako edukiak landuko dituzte:
- Erabilera
- Neurrigabeko erabilera eta menpekotasuna
- Internetekiko menpekotasuna?
- Neurrigabeko erabileraren eragileak eta zantzuak
- Beste zantzu eta ondorio batzuk
- Uneoro konektatuta egon behar naiz?
Izen-ematea
Hitzaldiak 17:30ean hasiko dira eta aldez aurretik izena ematea komeni da. Horretarako, LOTURA HONETAN eman daitezke datuak.