Borroka bat izan zen

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 1a, 13:20

Ertzainak zubitik.

Atzo iluntzean, domeka, Ertzaintzaren hiru patrulla bertaratu ziren, Ufala tabernatik abisatuta. Hainbat lagun elkarren artean borrokan zebiltzalako deitu zioten poliziari.  

Ertzaintzak emandako xehetasun arabera, taberna barruan 50 urte inguruko bi gizon borrokatu ziren. Batek zauri oso arinak zituen. Besteak ezer ere ez. Ez zuten inor atxilotu.

Hainbat herritarri arreta eman zion horrenbeste polizia ikusteak. Ertzaintzak esplikatutakoaren arabera, jaso zuten abisuak zioen hainbat lagunen arteko borroka zela eta horregatik etorri ziren hiru patrulla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.