M8a antolatzen segitzeko bigarren batzarra

Erredakzioa 2021ko ots. 26a, 14:49

M8 Plataformak egindako lehen batzarra.

Gaur, barikua, M8a antolatzen jarraitzeko bigarren batzarra egingo dute. 18:00etan da hitzordua, Erakusketa Gelan. "Bertan alkartuko gara Soraluze feministago bat eraikitzeko pausuak emanaz!", adierazi dute M8 plataformatik, parte hartzeko gonbidapena eginez. 

Herriko M8 Plataformak aurtengo Emakumearen Nazioarteko Egunera begira ekimenak antolatzen segitzeko batzarra deitu du arratsalderako.

Joan den barikuan egin zuten lehena eta hainbat ekimen egiteko aukerak mahai-gaineratu zituzten bertarakoek. Adibidez, Martxoaren 8an, astelehena, manifestazioa egitea adostu zuten. 18:30en abiatuko da, Plaza Berritik.

Horrez gain, bestelako ekimen batzuk ere proposatu ziren. Gaur, besteak beste, horien gaineko lanketa egiten segituko dute M8 Plataformako kideek eta horrela nahi duten herritarrek. 

Izan ere, batzar irekiak dira eta interesa duen edozein bertara daiteke. 18:00etan da hitzordua, kiroldegiko Erakusketa Gelan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.