Leku izenak: frontoiko aldapa, Aginaga-Maltzaga eta Gabolats kalea

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 28a, 09:05
Gabolatseko zubia.

Eskola Nazionaletara joateko bide berri modura eraiki zuten frontoiko aldapa. Haren azpitik pasatzen da elizako berogailu sistema. Bestalde, Gabolats kalea bi zatitan antolatuta dago; zati zaharrenak garai bateko Elgoibarko bideari jarraitzen dio. Elgoibarrera bidean dago, berriz, Aginaga-Maltzaga industrialdea. Gaurkoan, hiru leku izen horiek sakonago ezagutzeko bidea emango du Sorapediak.

2015. urtean frontoiko aldapa berregin egin zuten, batik bat, hileta zerbitzuetako ibilgailuek beheak jotzen zituztelako. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

'Haitzaren erreka'

Gabolatsen izenak haitzaren erreka (gaubea = haitza, latsa = erreka) esan nahi du; erdarazko agirietan el arroyo de la roca ere inoiz agertzen da. Aipatutako latsa edo erreka Altun erreka da (Iriarte erreka ere). Berez, Gabolats izeneko etxea (20. zenbakia duena) Altun errekaren ondoan dago. Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Bi zubiz lotuta

Aginaga-Maltzaga industrialdea Deba ibaiaren eskuinaldeandago, Maltzagarako bidean, Elgoibarko mugan. Bi zubik lotzen dute Aginaga-Maltzaga industrialdea GI-627 errepidearekin (Gasteiz-Eibar). Gehiago jakiteko klikatu HEMEN.