Albisteak jasotzeko bide berriak

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 1a, 10:25

Aurrerantzean, Telegram eta Whatsapp kanalen bitartez ere jaso ahal izango da Plaentxia.eus atarian lantzen diren edukien berri.

Aktibatuta daude Plaentxia.eus atariko edukiak jasotzeko bi kanal berriak, Telegramen eta Whatsappen. Twitterreko, Instagrameko eta Facebookeko kanalei gehitu zaizkie. Herriko komunikabidean lantzen den informazioa eskuratzeko ahalik eta erraztasunik handienak ematea da helburua. 

Kanalak aktibatu eta inkesta

Telegramen, @plaentxia bilatu eta Whatsappen, honakoa da bidea: www.labur.eus/plaentxia.

Bestalde, martxoan bukatuko da Pil-pilean herri-komunikabideari buruzko asebetetze inkesta erantzuteko epea.  
Orain arte, 76 lagunek bete dute. Emandako erantzunetan, atalen bat gehitu edo kentzeko galderan, adibidez, gehien errepikatu dena Historiarekin lotutako zerbait gehitzea izan da. Eduki baloratuenak, berriz, erreportaje sakonak, albisteak eta kultura gaiak dira. 

Jasotako erantzunekin oso gustura izan arren, benetan estimatuko genuke gehiagok ere betetzea. Inkesta anonimoa da. Helburua da irakurleen interesak eta iritziak hobeto ezagutzea etorkizunean zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.

Inkesta betetzeko HEMEN klikatu.