Kejak eta eskarixak

Traste zaharrak lekuz kanpo

Erredakzioa 2021ko ots. 25a, 15:42

Gaur goizean, Soraluzeko Udalak ohartarazpen orriak ipini ditu Atxuriko atarietan lekuz kanpo lagatzen diren bolumen handiko trasteak direla-eta. Dio behin baino gehiagotan azaltzen direla traste handiak lekuz kanpo eta jakinarazi du halako jokabideak 200 euroko isuna jaso dezakeela.

Ohartarazpenarekin batera, traste handiak eramateko dauden zerbitzuei buruzko informazioa ekarri du gogora Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.