Eibarren edo Mendaron hartuko dute txertoa

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 24a, 09:17
Eibarko ospitalea kanpotik.

Datozen egunotan hasiko dira eskualdean SARS CoV-2 koronabirusaren kontrako txertoa ematen. Anbulatoriotik jakinarazi dutenez, Osakidetzak eskatu ditu herriko 80 urtetik gorako bizilagunen gaineko xehetasunak, duten osasun egoeraren arabera, jakiteko gune finkora desplazatzeko moduan dauden edo txertoa etxean hartu behar duten.

Eskualdean, txertoa hartzeko bi gune finko ezarri ditu Osakidetzak: Eibarko ospitalea eta Mendaroko ospitalea. Bertara joateko moduan daudenei edo senitartekoek bertara eramateko moduan daudenei han emango diete txertoa. Goizez eta arratsaldez jardungo dute txertoak ipintzen, hitzorduak egitea errazteko. Baita asteburuetan ere. 

Hitzordua eurek emango dute

Bertaratu ezin duenari, berriz, etxera joango zaizkio txertoa ipintzera. 

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gogorarazi du Osakidetzak deituko duela hitzordua eskaintzeko eta txertoa non eta noiz hartu zehazteko.