Elektromagnetismoak osasunean duen eragina aztertzeko hitzaldia

Egoitz Unamuno 2021ko ots. 23a, 15:32

Bihar, eguaztena, Osasuna eta elektromagnetismoa izeneko hitzaldia eskainiko dute antzokian, 5G teknologiak eta elektromagnetismoak herritarren osasunean duen eraginaz berba egiteko. Hitzaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da.

Bi hizlari izango dira. Batetik, Isabel Moreno, 5Garen moratoria eskatzen duen Espainiar estatuko eta EAEko koordinadorako kidea, eta, bestetik, Asier Arregi nekazal ingeniaria eta geobiologoa. Morenok gazteleraz berba egingo du eta Arregik euskaraz.

Antolatzaileek adierazi dutenez, gaiarekiko interesa duten herritar guztiak gonbidatuta daude hitzaldira.  

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.