Azaliatxo baserriko lursail batean landatuko dituzte zuhaitzak, jabeekin adostu duten zaintza-hitzarmenari esker. Lurgaia fundazioak gidatuko du landaketa eurek azalduko diete landaketa "nola eta ze filosofiarekin" egingo den.
Martxoaren 7an, domekan, jarri dute hitzordua, goizeko 9:00etan Txurruka jatetxeko aparkalekuan. Parte hartzaileei eskatu diete eroateko erropa egokia eta baita ur eta janari pixkat ere. Gainerako materiala, eskularruak eta lanerako tresnak, antolatzaileek banatuko dituzte. Horrekin batera, zehaztu dute, lanaldia bazkal ordura artekoa izango dela.
Plazentziatarrrendako bakarrik
Osasun egoera dela eta, Soraluzen bizi diren 16 urtetik gorako herritarrek bakarrik eman ahalko dute izena. Horretarako e-mail edo whatsapp mezua bidali behar da, bertan izen-abizenak eta adina adieraziz. Ondorengo e-posta eta Whatsapp zenbakira: soraluzekobasobiziak@gmail.com/679121902.
Baso Biziak elkarteko kideek dei egin diete plazentziatarrei ekimenean parte har dezaten: "Ondo pasatuko dugu Soraluze bizigarriago bat eraikitzen laguntzen dugun bitartean!".
100 bazkide
Bestalde, Soraluzeko Baso Biziak elkarteak jakinarazi du dagoeneko elkarteak 100 bazkide dituela eta "laster" elkartearen helburu, hitzarmen eta gainontzeko gaietaz berba egiteko aurkezpen saioa antolatuko dutela.