Berderantz

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 22a, 12:55

Egunetik egunera, txikitzen doa SARS CoV-2 koronabirusaren eragina eskualdean. Gaur argitaratutako datuen arabera, adibidez, Deba berde kolorean dago, Soraluze eta Mutriku hori daude, Eibar laranja eta Elgoibarrek eta Mendarok eremu gorrian segitzen dute.

Soraluzen, asteburu osoan ez dute kutsatu berririk atzeman. Horri esker, herriko intzidentzia-metatuaren kopurua berriro ere jaisten hasi da.

Debabarrenari dagokionez, berriz, eskualdean ere nabarmena da kutsatze-kopuruaren jaitsiera. Aspaldiko partez, Deba eremu berdean sartu da, 20tik beherako intzidentzia-tasa metatuarekin. Eta gainerako herrietan ere -baita eremu gorrian daudenetan ere- nabarmena da jaitsiera.


Honako hauek dira otsailaren 15etik 21era bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar   37    320,30
  • Elgoibar  18   580,59
  • Mendaro  6   992,91
  • Deba 0    18,34
  • Mutriku  0   75,27
  • Soraluze 2   125,82 
  • Debabarrena: 63

Eremu gorria

Eremu gorrian dauden herriei dagokienez, berriz, honakoak dira 5.000 biztanletik gorakoak: Berango, Derio, Elgoibar, Getxo, Güeñes, Oñati, Santurtzi eta Sopela

Eta honakoak dira 5.000 biztanletik beherakoak: Barrika, Loiu, Mendaro,Urduliz eta Gaubea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.