M8rako prestatzen

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 22a, 09:17
M8 Plataformaren bueltan egindako batzarra, joan den barikuan, erakusketa gelan.

M8 Plataforma hasi da aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunari begira lanean. Besteak beste, egunean bertan aldarrikapen-protesta ekimenen bat egitea erabaki dute dagoeneko. Aurten astelehena tokatzen da Martxoaren 8a. 

Aurtengo Martxoaren 8a astelehena dela kontuan hartuta, Soraluzeko M8 Plataformak iluntze alderako egingo du manifestaziorako deialdia. Oraindik ekimenaren gaineko xehetasunak lotzeko daude, baina aurreikuspena da manifestazioa zaratatsua eta koloretsua izatea. 

Barikuan, 18:00etan

Bestalde, ez da baztertzen M8aren bezperako egunetan bestelako ekimenen bat ere egitea. Edozelan ere, M8 Plataformak batzar bakarra egin du oraingoz. Lanean segitzeko, aste honetarako egin dute bigarren hitzordua: barikuan, 18:00etan, Tolarekuan. Antolaketan parte hartzea nahi duen edozein dago batzarrera gonbidatuta.