Kutsatze datuak beherantz

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 19a, 19:19
Anbulatorioko sarrera.

Azken asteko datuei erreparatuz, Debabarrenean nabarmena da SARS CoV-2 koronabirusaren eraginaren jaitsiera. Hori bai, Euskal Autonomia Erkidegoan eremu gorrian dauden 20 udalerrietatik bi dira Deabarrenekoak. Bestalde, Soraluzen, apurtxo bat igo egin da intzidentzia-tasa metatua. 

SARS-CoV-2 koronabirusaren kutsatze-datuei dagokienez, otsailaren 12tik 18ra bitartean, nabarmen egin dute behera. 

Hori bai, semaforoen koloreak oraindik ez dira larregi aldatu. Elgoibarrek eta Mendarok gorri segitzen dute, Eibar laranjan dago eta gainerako herriak hori kolorean daude. 

Kutsatze datuak

Hona hemen azken zazpi egunotako eskualdeko datuak, herriz herri: 

  • Eibar   40        331,22
  • Elgoibar  29    771,23   
  • Deba     0       128,37
  • Mendaro   9    1229,31
  • Mutriku     0     94,09
  • Soraluze  3     176,14
  • Debabarrena 81

Bi herri gorri

Eremu gorrian dauden 5.000 bizilagunetik gorako udalerriak honakoak dira: Berango, Bergara, Bermeo, Derio, Elgoibar, Getxo, Gorliz, Güeñes, Oñati, Santurtzi eta Sopela.

Eremu gorrian dauden 5.000 bizilagunetik beherako udalerriak, berriz, honakoak dira:
Barrika, Lantaron, Lemoiz, Lezama, Loiu, Mendaro, Plentzia, Urduliz eta Zamudio.