Leku izenak: Etxaburueta, Ezozibide eta frontoia

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 21a, 09:05
Etxaburueta antzina.

Herria babesten zuen harresitik kanpo geratu zen Etxaburueta kalearen gaineko xehetasunak, Gabolatsetik Ezozia bailarara joateko eraiki zen Ezozibidearen gainekoak eta XVIII. mendean eraiki zen frontoiaren gaineko xehetasunak daude jasota Sorapediaren gaurko irakurgaian.

Eraiki zutenetik, herria garatu ahala, eraldaketa ugari izan ditu Etxaburueta kaleak. Gaur egun, 250 metro luze da. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN

Ezozibidea

1950. hamarkadako azken urteetan errepide honen lehen zatia egin zen, gaur egungo Ezozibidea. Kapatazenekoan hasi, eta poliki poliki igotzen, beti trenbidearen ezkerretik, Arrizabaleta pareraino; bertan trenbidearen gaineko zubia eraiki zuten errepideari bukaera emateko. Errepide bukaeratik harrizko aldapa pikoa egin zuten Arrizabaletaraino, aurreko mandabidearekin elkartzeko. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN. 

Frontoia

XVIII. mendean bertan gaur eguneko frontoia eraiki zuten, errebote luzean aritzeko. Orduan egingo zuten, segururena, Kalegoeneko azken etxeko bigarren pisura dagoen harrizko pasabidea, Galipotaren gainetik. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN.