Olaldeako hirigintza-hitzarmenaren proposamena jendaurrean

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 19a, 11:00

Gaur, barikua, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dutenez, Olaldeako hirigintza-hitzarmen proposamena jendaurrean jarriko dute, 20 egunez. Norbaitek alegaziorik baleuka, 20 egun horiek izango ditu alegazioak aurkezteko.

Olaldeako hirigintza-proposamenean, besteak beste, egitasmoa gauzatuko den esparruaren lursailen eta ondasunen jabeei dagozkien eskubideak eta betebeharrak daude azalduta.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.