Asanblada irekia deitu dute M8a antolatzeko

Egoitz Unamuno 2021ko ots. 18a, 10:56

2018ko M8ko mobilizazioa.

Sororak talde feministak "asanblada irekia" deitu du M8a antolatzeko (Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna). Bilkura bihar (barikua) egingo dute, arratsaldeko 18:00etan, kiroldegiko erakusketa gelan. 

 

Sorora talde feministak ondorengo mezua zabaldu du herriko feministei dei eginez: "Kaixo ahizpa! Soraluzen, aurten ere Martxoaren 8a feministon artean antolatu nahi dugu. Horretarako, asanblada irekia egingo dugu. Otsailaren 19an, ostiralean, arratsaldeko 6etan, kiroldegiko erakusketa gelan. Animatu eta zatoz! Denon artean pentsauko dugu M8a". 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.