Eguneko zentroko pertsiana apurtu dute, berriro

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 17a, 12:06

Pertsiana apurtuta. Argazkia: Eguneko Zentroa.

Gaur goizean, eguneko zentroko leihoetako baten pertsiana apurtuta aurkitu dute bertako langileek. Hango pertsianaren bat apurtzen duten bigarren aldia da. “Hau onartezina da”, salatu du Iker Aldazabal alkateak. Hain justu, iazko martxoan apurtu zuten ateko pertsiana, 1.000 euro pasako kaltea eraginez. Orduan, egileak harrapatu eta eurek ordaindu zuten konponketa. 

Leihoko pertsianari emandako kolpeen ondorioz, hura ezin da jaso eta berria ipini beharko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.