Debabarrenean, kutsatu kopurua beherantz

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 15a, 15:16

Barikuan detektatu zuten herrian SARS CoV-2 koronabirusaz kutsatutako azken bizilaguna. Guztira, hiru kontabilizatu dituzte azken zazpi egunotan. Mutrikuren ondoren, Soraluzekoa da eskualdeko intzidentzia-tasa metaturik baxuena. Osterantzean, gaur 30 herri daude eremu gorrian, bi dira Debabarrenekoak: Elgoibar eta Mendaro.

Mendaron izan ezik, Debabarreneko gainerako herri guztietan, beheranzko joera hartu dute COVID-19az kutsatutako herritarren kopuruek eta horren ondorioz, baita intzidentzia-tasa metatuek ere.

Hona hemen otsailaren 8tik 14ra bitarteko datuak, herriz herri, kutsatutakoak eta intzidentzia-tasa metatua:

  • Eibar    51       378,54
  • Elgoibar   49   979,29 
  • Mendaro  15   1087,47
  • Deba  1           275,08
  • Mutriku 4     150,55
  • Soraluze   3   150,98
  • Debabarrena 123

Eremu gorria

Bestalde, honako hauek dira eremu gorrian dauden 5.000 bizilagunetik gorako herriak.

Abadiño, Astigarraga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bergara, Bermeo, Bilbo, Derio, Elgoibar, Getxo, Gorliz, Güeñes, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Leioa, Lezo, Oñati, Santurtzi eta Sopela.

5.000 bizilagunetik beherako herriak, berriz, honakoak dira:

Alonsotegi, Aramaio, Lezama, Loiu, Mendaro, Plentzia, Sondika, Urduliz eta Zamudio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.