Pentsioetan egin nahi dituzten aldaketekin arduratuta

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 15a, 12:05

Eguerdiko elkarretaratzea, plazan.

Etorkizuneko pentsioetan egin nahi dituzten aldaketak izan dituzte hizpide pentsio publiko duinen aldeko gaurko elkarretaratzean. Hiru salaketa nagusi egin dituzte. Batetik, pentsioen gastua 30.000 milioi eurotan murriztu nahi dutela; bestetik, 25 urtetik 35era igo nahi dutela pentsioak arautzen dituen soldata eta hirugarrenik, erretiroa hartu berri dutenei 15 urtetik 25 urtera luzatzeak bataz besteko %5eko galera ekarri diela.

Gaurko protestan, lehenengo eta behin zapatuko protestetan erakutsitako indarra azpimarratu eta gogora ekarri dute 12.000 lagun irten zirela protestara, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta 30 herri baino gehiagotan, tartean Soraluzen.

Horren ondoren, lau puntu izan dituzte hizpide. Batetik, salatu dute Escrivá ministroak elkarrizketa batean iragarri duela pentsioen gastua 30.000 milioi eurotan murriztu nahi dutela, “eta, horrela, Berreskuratzeko Europako Funtsak jasotzeko oniritzia lortu”.

35 urtera

Bestetik, salatu dute Calviño presidenteordeak Europar Batasuneko komisario ekonomikoen aurrean defendatu behar duela pentsioak arautzen dituen soldata kalkulatzeko baremua igotzea 25 urtetik 35 urtera.

Hirugarrenik gogora ekarri dute erretiroa hartu berri dutenei 15 urtetik 25 urtera luzatzeak batez beste %5eko galera ekarri diela pentsioetan, “eta horri beste bataz besteko galera bat gehitu beharko litzaiokeela -gobernuak berak ere horrela uste du- %5,45etik %6,3ra arteko galera 35 urteko aplikazioarekin erretiroa hartuko luketenentzat”. 

Eta azkenik, azaldu dute pentsiodunen mugimenduek eskatzen dutena dela “koefiziente murriztaile batzuk desagertzea, zehazki, “kontratua bere borondate askeari egotzi ezin zaion kausa baten ondorioz iraungi zitzaionarentzat bakarrik, arrazoi hau ez baita borondatez erretiroa aurreratzea eskatu zuenaren berdina edo antzekoa. Posible izan daiteke bidegabekeria nabarmen hori konpondu nahi ez izatea?”. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.