Ur-mozketa Ezozibiden

Erredakzioa 2021ko ots. 15a, 08:33

Ezozibideko etxeak. Argazkia: Borja Arrizabalaga.

Gaur, astelehena, ura moztuko dute Ezozibideko 20, 22, 24, 26, 28, 30, 32 eta 34 atarietan,  09:00etatik 12:00ak bitartean. Gipuzkoako Urak Partzuergoak jakinarazi duenez, horniketa sarean egin beharreko konponketarengatik moztuko dute ura.

Partzuergoak esan duenez, lanen iraupena ustezkoa da, beraz gerta daiteke pentsatu baino lehenago bukatzea, kasu horretan abisurik gabe ura emango dute. Bestalde luzatzen bada, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) eskura daiteke mozketaren berri. Halaber, ohartarazi dute mozketa dela eta, presio jetsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio izan daitezkeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.