Leku-izenak: Erregetxea, Errekalde eta Estazioa

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 14a, 09:05

Estazioko jolas-parke zaharra.

Erregetxea esparruaren bilakaera, Errekalde kalearen sorrera eta Estazio kalearen eta haren eraldaketaren berri dakar, besteak beste, Sorapediaren gaurko pasarteak. 

1.804-1.809 urteetan Erregetxea eraiki zuten, eta gremio sistema 1.865 urtean desagertu zenean Udalak jabetu zen eraikinaz. Ordutik aurrera Erregetxean denetik egon zen: eskola arruntak, etxebizitzak, musika eta marrazki eskolak, berdura eta arrain plaza, herri-garbitzaileak, postetxea, torloju tailerrak, kortak eta komunak. Eta ostean asto tokia eta perra tokia zeuden. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Errekalde kalea

Bestalde, mendez mende herria gero eta handiagoa zen eta, normala denez, bide bazterretan etxeak egiten hasi ziren: Gabolats, Errabal, Baltegieta, Atxuri eta... Errekalde. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN.

Estazioa

Estazio kalea, berriz, XIX. mendearen bukaeran sortu zen, trena Soraluzera etorri eta gutxira. Kotxebidea zabaldu zuten garraioa errazteko, batez ere The Placencia de las Armas Company Limited-entzat. Erdal izena calle Estación jarri zioten, kontatzen du Sorapediak. Xehetasun gehiago jakiteko klikatu HEMEN.