Herri mugakideen arteko mugikortasuna baimendu dute

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 12a, 17:22

Astelehenetik, norbere herriarekin mugakide diren herrietara joan ahal izango da, jarduera sozioekonomikoak egiteko eta aire librean kirola egiteko. Osterantzean, orain arte indarrean dauden gainerako neurriek bere horretan segituko dute, eremu gorriko ostalaritza jarduerei buruzkoek izan ezik.

Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordearen (LABI) bileraren ondoren iragarri ditu Iñigo Urkullu lehendakariak astelehenetik indarrean egongo diren neurriak.

Salbuespenak

Oro har, orain arteko ia berberak izango dira, hiru salbuespenekin:

Eusko Jaurlaritzak horrela erabakita: 

  • 1- Herri mugakideen arteko mugikortasuna baimendu dute, betiere jarduera sozioekonomikoak egiteko edo aire libreko kirol jarduerak egiteko.
  • 2- Kirolarekin lotuta, lehiaketa profesionalean edo erdi profesionalean dauden taldeen entrenamenduak eta lehiaketak baimenduko dira. Eta 500etik beherako intzidentzia-metatua duten herrietan, baimenduta izango dira, baita ere, kirol federatuko eta Eskola Kiroleko entrenamenduak eta gimnasio, klub edo kiroldegietako programatutako jarduerak. 

Euskadiko Auzitegi Nagusiak, behin-behinean, horrela erabakita: 

  • 3- Eremu-gorrian dauden ostalaritza jarduerek irekitzeko eskubidea dute. 

Datuak eta eremu gorria

Bestalde, SARS CoV-2 koronabirusaz kutsatutako herritarren datuei dagokienez, honakoak dira otsailaren 5etik 11ra arteko datuak, herriz herri: 

  • Eibar   51      436,78
  • Elgoibar 60   1178,51   
  • Mendaro  17  945,63
  • Deba   7      348,43
  • Mutriku 5   188,18  
  • Soraluze  4  125,82
  • Debabarrena 144

Eremu gorrian dauden 5.000 bizilagunetik gorako herriak, berriz, honakoak dira:

Abadiño, Agurain, Arrigorriaga, Astigarraga, Azpeitia, Balmaseda, Basauri, Berango, Bergara, Bermeo, Bilbo, Derio, Donostia, Durango, Elgoibar, Errenteria, Getxo, Gorliz, Güeñes, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Leioa, Lezo, Muskiz, Oñati, Orio, Pasaia, Santurtzi, Sopela, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Gasteiz eta Zumarraga.

Eremu gorrian dauden 5.000 bizilagunetik beherako herriak, berriz, honakoak dira: 

Alonsotegi, Aramaio, Iruraiz-Gauna, Iurreta, Laguardia, Lemoiz, Lezama, Loiu, Mendaro, Moreda Araba, Ormaiztegi, Plentzia, Segura, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Urkabustaiz, Zaldibar, Zamudio, Zaratamo eta Zegama.