Aurten, pandemia dela-eta, ez da Aratusteak ospatzeko ekitaldirik izango, ez gaur, ez bihar eta ezta martitzenean ere. Ospakizunik egon ez arren, gutxi batzuk badute mozorrotzeko asmoa, baina ez da hori gehienen kasua. Adibidez, 70eko hamarkadatik iaz arte gogotsu mozorrotu den Pedri Letek kontatu du aurten ez duela Aratusterik ospatuko. Oroimenean ondo gordeta ditu, ordea, orain arteko mozorroak. Bideoa: Ander Pastoriza.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.