Soraluzeko Zubi Nagusia hizpide Euskadi Irratiko Baipasa saioan

Egoitz Unamuno 2021ko ots. 12a, 18:00

Euskal Herriko zubien historiaz jardun zuten astelehenean Euskadi Irratiko Baipasa saioan. Tartean, Soraluzeko Zubi Nagusia izan zuten hizpide, munduan aparkalekuak dituen zubi bakarrenetakoa dela aipatu zuten. Juan Carlos Astiazaran Sorapediako kideak eman zituen argibideak (albistearen barruko audioan, 08:40 minututik aurrera).  

Asteleheneko saioaren jatorrizko audioa EITBko Nahieran webgunean topa dezakezu, klikatu HEMEN.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.