Euskal Aratosteak bertan behera

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 10a, 09:14

Euskal Aratosteak iaz, zubian.

Aurten, Plaentxi Herri Eskolako ikasleek ez dute Euskal Aratosterik irudikatuko eta ez dute Aratusteei begira bestelako ekitaldi jendetsurik egingo. “Barikuan, eskulanak egingo ditugu, maskarak-eta, baina ez besterik”, esan dute eskolako zuzendaritzatik.

Soraluzeko Udalak hartutako erabakiaren ildo beretik, Plaentxi Herri Eskolak erabaki du, pandemia egoera dela-eta, aurten ez dutela Aratusteekin lotutako ekitaldi berezirik egingo. Eskola barruan, gelaka egingo dute Aratusteekin zerikusia duen eskulanen bat, baina ez besterik.

Berez, Aratuste-zapatu bezperan ospatu ohi dituzte Aratusteak Plaentxi Herri Eskolan, batera edo bestera Euskal Aratosteak irudikatuz. Beraz, aste honetako barikuan litzateke hitzordua. Esandako moduan, baina, aurten ez barikuan, ez zapatuan eta ezta maritzenean ere ez da izango Aratusteen bueltako ekitaldirik.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.