Intzidentzia-tasa baxuenari eusten

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 8a, 18:53

Asteburuan, SARS-CoV-2 koronabirusaz kutsatutako bi positibo atzeman dituzte herrian. Otsailaren 1etik atzora arteko datuak batuta, hiru dira, guztira. Beraz, intzidentzia-tasa metatua baxu mantentzen da. Eskualdeari dagokionez, Eibar irten egin da eremu gorritik. Elgoibar, berriz, gorri-gorri dago eta Mendaro ere sartu da zerrenda horretan.

Hona hemen azken zazpi egunotako positiboei dagozkien datuak, herriz herri

  • Eibar  53          491,37
  • Elgoibar  64     1230,50
  • Mendaro 8       709,22
  • Deba 14          440,12
  • Mutriku  4         207
  • Soraluze  3      150,98

Eremu gorrian

Hona hemen, berriz, eremu gorrian dauden 5.000 bizilagunetik gorako herriak: 

Abadiño, Agurain, Andoain, Arrigorriaga, Astigarraga, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Donostia, Durango, Elgoibar, Erandio, Errenteria, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Güeñes, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Laudio, Legazpi, Leioa, Lezo, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Oiartzun, Orio, Ortuella, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Gasteiz, Zumarraga. 

Eta hona hemen eremu dauden 5.000 bizilagunetik beherako herriak: 

Aduna, Aia, Alonsotegi, Anoeta, Aramaio, Asparrena, Berantevilla, Etxebarria, Galdames, Gamiz-Fika, Gatika, Irura, Iruraiz-Gauna, Iurreta, Bastida, Laguardia, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu, Mendaro, Moreda Araba, Ormaiztegi, Oyón-Oion, Plentzia, Erribera Beitia, Donemiliaga, Segura, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Urkabustaiz, Iekora, Zaldibar, Zamudio, Zerain, Zizurkil, Zuia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.