Abestia Badihardugu elkartearen 20. urteurrena ospatzeko

Egoitz Unamuno 2021ko ots. 8a, 14:30

2000. urtean sortu zen Badihardugu, eta ordutik Deba eskualdean euskara bultzatzeko asmoz ari dira lanean. Egin dituzten bi hamarkadak ospatzeko, 2018ko Abaddia Saria jaso zutenean Ainara Ortegak eskainitako abestia kantatu dute elkarteko kide batzuek, tartean zenbait plazentziatarrek. Hitzak: Juan Martin Elexpuru. Musikaria: Domentx Uzin.

2000. urte amaiera zen. Deba eskualdeko hainbat euskara teknikari, irakasle, ikerlari eta eragile bildu ziren, eskualdeko euskararen konplexuak eta beldurrak uxatu eta bertako euskara bultzatu asmoz. Eta Badihardugu Euskara Elkartea sortu zen.

Eskualdeko euskararen inguruko hainbat lan kaleratu ziren Elkartearen sorreratik. Euskalkian idazteko irizpideak zehaztea izan zen beste helburuetako bat eta, hainbat bilera eta eztabaidaren ostean, Euskalkian idazteko irizpideak lilburuxka osatu zen.

Arlo ezberdinetako beste hainbat lan ere kaleratu ditu Badihardugu Elkarteak: gazte hizkeraahozko jardunahizkuntza-erabileraadizkiakkantak eta jolasak. Baina 20 urte luze hauetan herri-hizkeren eta ahozko jardunaren bilketan eta hedapenean egin du lanik handiena.

2003 inguruan abiatu zen Deba eskualdeko Ahotsak proiektua, gaur egungo Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren hasiera izan zena. Urtez urte herri berriak gehitzen eta indarra hartzen joan zen proiektua, gaur egun duen handitasuna lortzeraino. 2018an Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Abaddia Saria ere jaso zuen Ahotsak.eus-ek

83 plazentziatarren ahotsak

Ahotsak.eus webgunean 83 plazentziatarren ahotsak daude jasota, batzuk audioan bakarrik eta beste batzuk bideoz lagunduta. Hizlari gehienak adinekoak dira eta XX. mende hasieratik gaur egunera arteko bizimoduaren gaineko testigantza ematen dute. Tartean, kontatzen dira Plazentziaren eta plazentziatarren bizimoduaren berri ematen duten hainbat informazio eta pasadizo.  

OHARRA: Albiste honen eduki nagusia Badihardugu.eus-etik ekarri da. Jatorrizko edukia (osatuagoa) kontsultatu dezakezu Badihardugu Elkartearen 20. urteurrena kantuan ospatu dugu albistera.