Eskualdeko intzidentzia-tasa metaturik baxuena

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 4a, 20:27

Orain arteko joerari eutsi eta azken zazpi egunotan, bakarrik hiru positibo detektatu dituzte herrian. Gaur gaurkoz, hemengoa da Debabarreneko intzidentzia-tasa metaturik baxuena. Handiena da, berriz, Elgoibarkoa. Osterantzean, Mutrikukoa jaitsi egin da eta Debakoa, ordea, handitu.

Hain justu, Soraluzeko oraingo intzidentzia-tasa metatua da urtarrilaren 21etik 27ra bitarteko asteko berbera. 

Hona hemen urtarrilaren 28tik otsailaren 3ra arteko positiboen datuak, herriz herri: 

  • Eibar        71    545,97
  • Elgoibar   82    1221,84
  • Mendaro    2    567,38
  • Deba        11    348,43
  • Mutriku     5     263,46
  • Soraluze   3     100,65  
  • Debabarrena 174

Bi eremu gorrian

Bestalde, gaur argitaratu du Osakidetzak eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda. Eskualdetik bi herri daude bertan: Eibar eta Elgoibar. Izan ere, nahiz eta Mendaron 500eko langa gainditu, gaur, behintzat, ez dute eremu gorriko herrien zerrendan sartu. 

Hona hemen 5.000 bizilagunetik gorako herriak:

Abadiño, Agurain, Amorebieta-Etxano, Andoain, Arrigorriaga, Astigarraga, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Donostia , Durango, Eibar, Elgoibar, Elorrio, Erandio, Errenteria, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Güeñes, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Leioa, Lekeitio, Lezo, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Orio, Ortuella, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Valle de Trapagaran, Gasteiz, Zalla eta Zumarraga.

Eta hona hemen 5.000 bizilagunetik beherako herriak:

Aduna, Aia, Dulantzi, Alonsotegi, Anoeta, Arrieta, Atxondo, Barrika, Berantevilla, Berriz, Etxebarria, Galdames, Gatika, Iurreta, Karrantza Harana/Valle de Carranza, Kripan, Bastida, Laguardia, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu, Mutiloa, Ormaiztegi, Oyón-Oion, Plentzia, Erribera Beitia, Donemiliaga, Segura, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Urkabustaiz, Iekora, Zaldibar, Zamudio, Zaratamo, Zerain, Zizurkil eta Zuia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.