Leku izenak: Elizburu eta Errabala

Erredakzioa 2021ko ots. 7a, 09:00

Autoak kateatuta, Errabal kalean.

Elizburu kalean barrena ibiltzeko aukera eskaintzen du gaur Sorapediak. Handik, Errabal kalera eramango ditu herritarrak, asapldiko argazkiak gogora ekarriz, besteak beste.

Herriak zabaltzen hasten direnean sarrera-irteeretan eraikitzen dira etxe berriak eta Soraluze ez zen salbuespena. Hemen ere, kaskotik gertueneko tartean, eliza ondoan hain zuzen, etxeak egin ziren. Hortik kalearen izena: Elizburu. Xehetasun gehiago hemen sakatuta

Elizburuko karkaba

Bestalde, kale berak karkaba zuen, bi kale lotzen zituena: Elizburu eta Kotxebidea. Xehetasunak hemen.

Sasoi batean, Errabal kalean demaseko auto-pilatzeak izaten ziren, errepidea bi norabidetakoa baitzen. Horrek eraginda, baita ere, balkoi ugarik pitatzen zituzten kamioien eta autobusen koloreak. Xehetasun gehiago HEMEN.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.