0 KM KOMERTZIOAK

Erreleboa Soraluzeko MGSn

BABESTUTAKO EDUKIA 2021ko ots. 3a, 11:17
Lolik Veronicari eman dio MGSren erreleboa.

Loli Nievasek hogei urtetik gora eman ditu Soraluzeko MGS kudeatzaile lanetan eta erretiroa hartzeko erabakia hartu ondoren, urte berriarekin batera, Veronica Galarragak hartu du aseguru etxearen ardura.

 “Esku onetan lagako dut MGS. Veronica pertsona ezaguna da herrian eta ziur  ondo moldatuko dela” adierazi du Loli Nievasek eta eskerrak eman nahi izan dizkie urteotan berarengan konfidantza izan duten herritarrei, “bihotzez, eskerrik asko". 

MGS aseguru etxeak zerbitzu integrala eskaintzen du: auto, etxe, bizi, istripu, PYME, komertzio txiki, baserri, zibersegurtasun eta osasun aseguruak, baita pentsio eta aurrezki-planak ere. Enpresentzako webguneak ere egiten ditu. 

"Niretzat garrantzitsua da kalitatezko zerbitzua eskaintzea"

VERONICA GALLARRAGA Soraluzeko MGS 

Nolatan erabaki duzu MGSren ardura hartzea?
Ba, hogeita bederatzi urte eman ditut lanean lantoki berean, erabakita neukan aldatzea eta hemen nago. Dena den, erabakia hartu aurretik gauza asko aztertu ditut. Niretzat garrantzitsua zen kalitatezko zerbitzua ematen zuen enpresa izatea eta ikusi dudanez MGS enpresa serioa da. Esaterako, kontsultatu nuen kontsumitzaileen elkartearen webgunea (COU)eta ikusi nuen MGS puntuaziorik altuenetakoa duen aseguru-etxea dela. 
Aseguruen munduan prezio borroka handia dago. 
Bai, hala da. Aseguru-etxe batzuek prezioak botatzen dituzte, baina gero benetako momentua heltzen denean ez dute behar bezala erantzuten. MGSren tarifak konpetitiboak dira eta ziurtatzen dugu bezeroak arazoren bat duenean, ganorazko konponbidea jasoko duela.    
Zein dira MGSk eskaintzen dituen zerbitzuaren ezaugarri nagusiak?  
Kalitatea eta hurbiltasuna. MGS 1907tik martxan dagoen enpresa solbente bat da, segurua, eta gainera, Soraluzeko bezeroak badaki arazoren bat duenean, berehala atendituko duen herriko pertsona ezagun bat izango duela hor laguntzeko prest. Ni izango naiz pertsona hori ahaleginak eta bi egingo ditut gure bezero diren soraluzetarrei ahalik eta zerbitzurik hurbilekoena eta onena eskaintzen.