1997ko alean, besteak beste, Nagore Sanzi, gaur egun Soraluzeko Musika Eskolako zuzendaria denari elkarrizketa egin zitzaion. Urtebete geroago, berriz, Aritz Laskurain izan zen protagonistetako bat, pilotan nabarmentzen hasita baitzegoen. Eta 1999ko urteko lehen hiruhilekoan beste familia kirolari bat nabarmendu zen: ariznabarretatarrak.
1997an, Nagore Sanzek 22 urte zituen eta dagoeneko Ezoziko Ama Abesbatzaren eta Soraluzeko Musika Eskolako Gazteen Abesbatzako zuzendaria zen.
Aritz Laskurain
1998an, berriz, herrian emaitzarik onenak lortzen ari zen pilotaria izan zen protagonistetako bat.
Ariznabarretarrak
Azkenik, 1999ko hasieran tenisa izan zen hizpideetako bat, familia oso baten zaletasunetik abiatuta: ariznabarretatarrak.