Abenduarekin alderatuta, urtarrilean gora egin du langabezia-tasak. Iazko urtarrilarekin alderatuta ere, handiagoa da aurtengoa, ia puntu bat. Debabarreneko bestelako herriekin alderatuta, berriz, kasu horretan ez dago aldaketarik eta Soraluzekoak segitzen du izaten eskualdeko langabezia-tasarik handiena. Hori bai, herri guztietan handitu da langabezia.
Urteko lehen hilabetean, langabeziaren joera handitzekoa izan ohi da eta aurten ere halaxe izan da. Abenduan, 259 langabe zeuden herrian; urtarrilean, berriz, 271 kontabilizatu dituzte. Bestela esanda, langabezia-tasa igo egin da %13,82tik %14,46ra.
Oro har, Debabarreneko gainerako herrietan ere handitu egin da langabezia, baina igoera ez da izan Soraluzen bezain bestekoa.