Kritikak eta eskaerak, gutun bitartez

Ubane Madera Zangitu 2021ko ots. 1a, 17:28

Datozen egunotan, pentsiodunen mugimenduak gutun bitartez helaraziko dizkiete politikariei “kritikak, argudioak eta eskakizunak”. Bestalde, adierazi dute ez daudela konforme pentsioei buruz “Bruselatik egindako presioekiko, Gobernuak murrizketak egin ditzan” eta gaineratu dute “Toledoko Itunaren gomendioen aplikazioei buruz argitaratzen ari diren albisteak negatiboak” direla.

Gaur, astelehena, 55 herritar inguruk babestu du pentsio publiko duinen aldeko asteroko protesta. 

Lau puntu landu dituzte.

  • Batetik, “balorazio positiboa” egin dute urtarrilaren 26ko mobilizazioei buruz. “Zainketen sistema publiko integrala defendatzea pentsiodunoi hurbiletik eragiten digun aldarrikapena da”.
  • Bestetik, ez daude konforme pentsioei buruz  “Bruselatik egindako presioekiko, Gobernuak murrizketak egin ditzan” eta gobernu zentralak murrizketak tolesteko duen jarrera” salatu dute. Toledoko Ituneko gomendioak ere berbagai dituzte esanez haietan ez dela “inoiz aipatzen” 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformak indargabetzea. Gaineratu dute “ezintasun handia” ikusten dela Elkarrizketa Sozialeko Mahaian pentsiodunen “aldeko neurriak ateratzeko”.
  • Hirugarrenik, jakinarazi dute, erabaki dela, oraingoz, “otsailaren 13ko mobilizazioei eustea, hiriburuetan eta herrietan”. Otsailaren 10ean emango dituzte haien berri.
  • Azkenik, iragarri dute “kritikak, argudioak eta eskakizunak” jasotzen dituzten gutunak bidaliko dizkietela Pedro Sanchezi, Pablo Iglesiasi zein “Toledoko Itunaren aurrean zuzenketa positiboak aurkeztu zituzten alderdi politikoei eta CCOOren eta UGTren estatuko zuzendaritza konfederalei”. Gutunotan, bilerak ere eskatzen dituzte ordezkari politiko eta sindikalekin, “Euskal Herriko pentsiodunen mugimendu gisa”.